XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANCRE (Borreroari)

Ekin berriro, freskatuko diogu memoria.

(Borreroak bereari ekiten dio.

Marieren aienak entzuten dira.)

LANCRE

Esan nor ziren gaur gaueko sorginak!

Esan ezagutzen dituzun sorginen izenak!

MARIE

Sarako Margaritte eta Lisalde ere hemen ziren.

LANCRE

Eta zein gehiago?

MARIE

Irene eta Bizkarreko Jeanette ere hemen ziren.

(Lancre mahainerantz joan eta paper batetan izenak apuntatzen ari da.

Idazten duen bitartean dio:)

LANCRE

Konortea galdu du, baina argia hasi da zabaltzen.

(Iluna.)